2008/10/29

TOP- 7 zerrenda

1.- www.youtube.com: (“Broadkast yourself ”: zeure burua aurkeztuz) Interneten bidez bideo digitalak konpartitzeko aukera ematen duen web orrialdea da. Bideoak bertan jartzea oso erraza denez, Video Googleren antzera fama handia du. YouTuberen barruan mota askotako bideoak aurkitu daitezke. Nahiz eta, YouTuben, copyright duten bideoak jartzeko arauak egon, telebistako saioak, pelikulak, musika bideoak eta bestelako materiala aurkitu daiteke.

2.- www.eitb.com: EiTBren ataria da interneteten. Euskarazko, ingelesezko, frantsezesko eta Espainolezko bertsioak dauzka. Bertan azken uneko berriak, Etb1eko, Etb2ko eta Etb3ko programazioa…ikusi ditzakeguz. Baina, nire ikuspuntutik eskaintzen duenetik hoberena zera da; “zu kazetari” atalean berriak argitaratzeko aukera ematen duela .

3.-www-wikipedia.com : Wikipedia entziklopedia eleanitza, web-oinarriduna eta eduki askekoa da. Wikipedia mundu osoko bolondresek idazten dute. Bertako artikuluak Internetera konektatutako edozeinek idatzi ditzake. 250 hizkuntza ingurutako edizioak ditu. Proiektu honen xedea ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea da.

4.-www.gaztesarea.net: Gaztesarea Euskal Herrian sorturiko gazte webgune bat da, gazte mugimendu eta errelitate ezberdinentzat bilgune izan nahi duena. Bertan hainbat sekzio agertzen dira, besteak beste: Gozategi( Sexualitateari heltzen zaio atal honetan), Kalaportu (atal honetan kultura jorratzen da. Bereziki bertsolaritza eta literatura dira gehien agertzen diren gaiak). Musikale( musikari gazteei elkarrizketak eta abestiak jaisteko aukera dago bertan). Azkenik ere eztabaidarako guneak daude, HIka-Mika izanaren azpian.

5.-www.moodle.org: Moodle irakaskuntza kudeatzeko sistema da (bestela ere "Ikasteko Ingurune Birtuala" deitu izan da), course management system edo learning management system ingelesez. On line moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da. 75 hizkuntzatara itzulita dago, euskara barne.

6.-www.tuenti.com : Tuenti gazteentzat zuzendutako lagun-sare bat da. Bertan, zure tuenti-orria eskura dezakezu erregistratzen bazara. Behin tuenti-orria lortuta, argazkiak igo ditzakezu, mugarik gabe; edo zure blogan testua idatzi; edo besteen tuenti-orrietan edota argazkietan komentarioak jarri...
7.- www.ebay.es: Interneten bidez ia edozer (musika, arropa, ) erosi edo saltzeko orrialdea. Subasten bidez egiten dira salerosketak .
Wikipediarako sarrera
Herri Barriak herri aldizkaria:
Bakioko herri aldizkaria da Herri Barriak, udalak lauhilero argitataratzen duena.
1998 an sortu zenetik aldizkarian lauhile horretan ( normalean aldizkaria apirilean, uztilean eta abenduan argitaratzen da ) herrian gertatu diren aldaketak, berritze obrak, jaien erreportaiak ... argitartzean dira. Sarritan ere herriko binztanleen bati egiten zaio elkarrrizketa, aintzineko kontuak edo kontatzeko.
Aldizkaria dohakoa da eta posta bidez helarazten zaio jendeari.

No hay comentarios: